XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gaur ezin naiteke honen lerro gutxitan liburu osoa aztertzen has, alde batetik aberatsegia delako eta bestetik hamaika xehetasun eder beregan dituelako.
Ez nuke inola axaleko ukitu batekin liburuaren balioa nolabait hondatzeko arriskuan neure burua ipini nahi.
Aski dut oraingo honetan idazleak berak sarreran, hitzaurrean, azaltzen dizkigun asmo eta xehetasunak ematea, oso laburkiro bada ere.
D. Piok berak dioenez, entzule saila bailu ariko da, nahiz entzule sail hori bere irudipen hutsa izan.
Antzinako idazleen gisara arituz, bere burua ageri du, asmo eta ametsekin hasi aurretik, direnak direlarik errazago eta atseginago bihur dadin irakurgaia.
Ez da nolanahiko idazle, buru-jantzia baizik, horrelako sarrera egiten duena, bera
Eta horrezaz gainera bere burua humiltzat jotzen badu ere, gogo-apaleko, sotila, apaletsia esango balu bezala, asmoa areago doala esan behar.
Olerkaria bera neurri apaleko ez ezen, bere kanta-gaia ere ez omen da bestelako: